XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. HIZTEGIA

- Ondorengo hitz zerrenda hau ordena ezazu, esanahi zehatzenetik orokorrenera eta alderantziz:


Balea
- baba
- txita
- larrosa
- lema
- idazlea
- ugaztuna
- Txomin Agirre
- puentea
- sukaldea
- oilanda
- landarea
- parkea
- oiloa
- etxea
- itsasontzia
- Garoa
- animalia
- hegaztia.

- Testu honetan beltzez ezarrita dauden hitzak beheko zerrendako batengatik trukatu behar dituzu:

Etorberriaren gurasoak mutilaren esanarekin ez ziren batere lausotu.

Txit abegi ona egin zioten lehenbizi, oso atseginez hartu zuten beren besoetan; baina semearen erdal soinekoak begiratu, epeltasuna ikusi, euskara nahastua entzun eta maitasunik eza igarri ziotenean; eta batez ere, mutilaren erbestera berriz joateko asmoa jakin eta gero, pozaren ordez, nahigabe mingaitza jaiki zitzaien erraien erdian.

aita-amak
trakets
sumatu
so egin
zorion
guztiz
gogoa
falta
samin
ilundu
harrera
atzerrira
oso
atsekabe
sortu
barne
arrotz

- Ondorengo esaldietan beltzez ezarrita dagoena beste aditz edo esamolde batez alda ezazu:

- Alkateak aditzera eman duenez, ur zerbitzua garestitu egingo da.

- Gaurko lanari buru eman diot.

- Ez du Napoleonek amorerik ematen.

- Bideari eman beharko diogu, bestela berandu iritsiko gara.

- Negarrari eman zion umeak ikastolara iritsi zenean.

- Lapur txikiak kastigatzeko nonnahi badago kartzela.

Kupida gabe ematen zaio denbora askoko itzala.

- Datorrenari aurpegia eman behar zaio.

- Lapurraren legea ihesari ematea da.

- Hitz emana daukat eta bihar joango natzaizu.

- Sarritan bihotz eman behar da laguna triste bada.

- Jendearen premiei bizkar emanez ezin dugu herria aurrera atera.